XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giza Promozioa Lagun-Aro GIZARTE ORNIKETA ZERBITZUA

Gestioaren lehen helburua eta, bide batez, Lagun-Aroren ardurarik handiena, zeinek Zahartzaro eta Alarguntza prestamenetarako ezarririk bait du kapitalizazio finantza moldea, zera izan da: diru hondo erabilgarrien erabilketa egoki batez, jasaten dugun inflazio iraunkorrak elkarte ondarean sortarazten dituen kalteak berdintzea.

Benetan ahalegin zaila da berau, rezesio sakoneko ekonomi kinka batetan eta inflazio eta langabezia egoeran.

Halere, inbertsioetatik lorturiko errendimenduek eta lankideen irteeretatik etorririko baliabideak ondorio egoki eta onargarriak lortarazi dituzte.

Erreparto bidez finantziatzen diren Sendi Laguntza.

Sendakuntza Zerbitzu, Lanerako Gaitasun Igarokor, Elbarritasun etab. prestamenen jokaera normala izan da, ezinbesteko okerketa batzuk sortu badira ere, zeintzuk garrantzi gutxikoak izan bait dira eta 1978.eko paguak gehiturik zuzenduko bait dira.

1976.eko azaroaren 30eko Batzar Orokorrean ezarririko mekanismoetatik aipagarria dateke Gaiezak Neurtzeko Batzordeak ekin ziola lanari urte hasieratik aurkezturiko kasu guztiak epaituak izan direlarik.

Erakunde hau, guztiz ezgaitzen ez dituen ondorenak indemnizatzeko edo langaitasunaren galerak konpentsatzeko sortu zen.

Baina horretarako, laneko edo kanpoko istripuren ondorioz lankideak jasan beharko du alokairuan ekonomi galeraren bat.

ENTREPRESATAKO SENDAGINTZA ZERBITZUA

Entrepresatako sendagintza zerbitzuari buruz esan dezagun medikuntz zainketan asko sakondu dela, sistema edo organoetan, aurresendakuntz gisa, garbiketatara zuzenduriko azterketa osagarriak eraturik adibidez, elektrokardiografi azterketak giltzurrin saiaketak gibelekoak etab., zeintzuk orain arte oiturazko sistematikatatik at bait zeuden.

Higiene eta Segurantza arloan urrats bat eman da aurrera, teknika bereziak eraikiz, gure langirotako desegokitasunen arauera, adibidez, silize, metal, zur hautsen azterketak; ke, gas eta laino osagaien azterketak.

Honek, alde batetik, industri toxikologia arlo zail eta zabalean sartzea suposatu du, eta bestetik, arriskuen neurketan orain arteko subjektibitatearen nagusitasuna gainditzea.

Psikologia arloan, kooperatiben hautaketa eta bilketa beharrak gainditurik langilearengan, langile den neurrian, eragina duten gaitara zuzendu nahi da zerbitzua, batez ere, desegokitasun, istripu arrisku, eta antzeko berezitasunak agertzen badituzte.

Gizarte langileak bere ingurugiroaz dituen harremanak ere aztertu dira, adibidez, edateko uren azterketa, nola ikuspegi bakteriologikotik hala kimikotik ere; ingurune eta hibaien kutsagarritasuna ezagutzeko aukera, etab. honela egoki erantzun dakioke, gai honekiko gizartearen pixkanako mentalizapenari.